histeria
iz. Med. Nerbioen eritasuna, emozio gorabeherak, sentimenduak ezkutatzea, arazo fisikoak eta antzeko beste hainbat ezaugarri dituena. Bi histeria mota bereizi ohi dira: konbertsio histeria eta histeria disoziatiboa. Gaixoak sintoma fisikoak ere izaten ditu gehienetan, iraunkorrak edo aldikakoak, elbarritasuna adibidez; histeria atsekabezkoa denean amnesia, fobiak, nortasun egoera ezberdinak eta buruko gorabeherak izaten ditu eriak. Histeria usuago izaten da emakumezkoetan gizonezkoetan baino; sintomak ez ditu organismoko gaitz batek sortzen, pertsonak berak baizik, oharkabean. Histeria krisi ohikoak bat-bateko dardara eta ezin egona ditu ezaugarritzat. Histeriak jota dauden pertsonak psikoterapia bidez zaintzen dira, batez ere.