hiribildu
iz. Historian zehar hainbat herriri eman zaien izena. v Hist. Erdi Aroan hiribilduak bi zatitan zeuden banatuak: nagusiaren eremua edodominicata eta zerbitzariek lantzen zutena edoindominicata. Era askotara eratzen ziren hiribilduak: hiribildu zaharraren inguruan etxeak pilatuta, edo gaztelu edo eliza baten inguruan. Erdi Aroaren amaieran, eskulangintza eta merkataritza indartu zirenean, hiribilduak nekazari girotik hiri girora aldatu ziren, eta harrezkero hiri eta hirigune bilakatu ziren.