Hiriburuko kantonamendua
Lapurdiko iparraldeko kantonamendua. Saint-Pierre d'Irube da kantonamenduaren izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Baionako kantonamendua eta Landak; ekialdean, Hazparneko eta Bastidako kantonamenduak; mendebalean, Baionako eta Uztaritzeko kantonamenduak, eta hegoaldean, Uztaritzekoa. Udalerri hauek osatzen dute: Lehuntze, Mugerre, Hiriburu, Urketa eta Milafranga. 70,58 km2. 1999ko datuen arabera, 13.066 biztanle. Euskara, mendebaleko behenafarrera; euskaldunak % 50. Hiriburuko kantonamenduko ekonomia jarduera nagusiak industria (Mugerre) eta zerbitzuen alorrekoak dira. Angelu-Miarritze-Baionako eremuan ari da lanean herri hauetako langile asko.
- Hiriberri-Villanueva
- hiribide
- hiribildu
- Hiriburu
- hiriburu
- Hiriburuko kantonamendua
- hirigintza
- hirigune
- hiritar
- hiritargo
- hiritarki