Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hiriburu

Lapurdiko ipar-mendebaleko udalerria eta izen bereko kantonamenduko hiriburua. Saint-Pierre-d'Irube du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Baiona, ekialdean, Mugerre eta Lehuntze, mendebalean, Angelu eta hegoaldean, Basusarri. Garaiera, 30 m. 7,68 km2. 1999ko datuen arabera, 3.958 biztanle (hiriburutarrak). Auzo nagusiak: Hiriburu, Lizaga, Oihartzabal, Ametzondo eta Silhouagne. Euskara, lapurtera; euskaldunak, % 33. Hiriburuko langile gehienek Baiona, Miarritze eta Angeluko industria eta zerbitzuetan lan egiten dute. v Historia. Hiriburuko herria XI. mendeko dokumentuetan aipatzen da lehen aldiz, Yruber izenaz. Baionako burgesen udalekua izan zen XVII. eta XVIII. mendeetan zehar. 1813. urtean gudu latzak gertatu ziren Hiriburuko inguruetan Wellington-en eta Soult-en osteen artean.