hippy
iz. Kontsumoan oinarritutako gizarte kapitalistaren kontrako gazte higikundea, San Franciscon, Kalifornian, 1965. urtearen inguruan sortua. Gizarte mota horren kontra zeudela eta, aldenduta eta berezita bizi ziren hippyak. Gizarte kapitalistaren balioak alde batera utzi eta horien ordez maitasuna, besteengana hurbiltzea, bakea, eta pertsona bera hartzen zituzten oinarri. Jende asko bildu zuen mugimendu horrek, eta 1966. urtean 60.000 bat hippy ziren. 1967. urtearen inguruan hasi zen hippyen gainbehera. Gizarteak hippyen zenbait ideia beretu zituen pixkanaka.