hippidion
iz. Zool. Hego Ameriketan pleistozeno garaian bizi izan zen ekidoen familiako ugaztuna, gaurko astoen antzeko samarra(Hippidion). Tamainaz hipparionaren oso antzekoa zen, baina hura baino buru handiagoa; zuen muturgaineko hezurrak, aldiz, meheagoak zituen. Orain dela 8.000 urte inguru galdu zela uste da.