hipparion
iz. Zool. Ekidoen familiako ugaztun artiodaktiloa, Miozeno aroaren erdialdetik Pleistozeno aroa bitartean bizi izan zena. 1,4 m inguru garaia izaten zen, eta Ipar Amerika guztian, Europan, Asian eta Afrikan bizi zen (Hipparion). Gaur egungo zaldiaren antzekoa zen. Orain dela bi milioi urte arte bizi izan zen Afrikan. Hiru apatz zituen hanka bakoitzean, baina birekin ez zuen lurrik ukitzen.