hirakoideo
izond. Zool. Ugaztunen klaseko izen bereko ordenako animaliez esaten da. Tamainaz txikiak eta itxuraz muxarraren antzekoak dira. Hankak zapalak eta lau edo hiru behatzekoak dituzte, azkazal-zabalak. 34 hortz dituzte. Arabiako Penintsulan eta Afrikan, Saharaz beheko lurraldeetan bizi dira. Hirakoideoen ordenak familia bakarra du bere baitan, prokabidoena.