hipertestu
iz. Inf. Informazioa aurkezteko metodo bat, non testua, irudiak, hotsak eta ekintzak elkarrekin lotzen diren asoziazio sare konplexu baten bidez. Erabiltzaileak gaiak aurkezten diren ordena kontuan hartu gabe azter ditzake gai guztiak. Testuaren egileak berak, bere asmoaren arabera, erabaki ohi ditu hipertestu dokumentu baten loturak. Adibidez, Encarta-ko loturetan zehar ibiliz, burdina hitzak gai bakunen sailkapen periodikora edo Burdin Aroari buruzko artikulu batera eraman dezake erabiltzailea. Hipertestu hitza Ted Nelsonek erabili zuen lehen aldiz, 1965ean, ordenagailu edo konputagailu batean aurkezten diren dokumentuak deskribatzeko; hau da, ordenagailu dokumentu bateko ideien egitura ez lineala adierazi nahi izan zuen, liburu, film edo mintzamenaren egitura linealari kontrajarriz. Hipermedia hitza hipertestuaren sinonimotzat har daiteke, baina hartan hipertestuaren osagai ez testualak nabarmentzen dira: marrazki biziak, hotsak edo soinua, eta bideoa.