Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hipertentsio

iz. Med. Odol presio garaia; arterietako odol presioa igoarazten duena. Hipertentsioa arrazoi jakinik gabekoa izan daiteke (berezko hipertentsioa), edo giltzurrun hondatuak eragina, giltzurruneko arteria estuegiek, eritasun endokrinoek, edo arteria andeatuak (hipertentsio sintomatikoa). Hipertentsioaren ondorio izan daitezke arterosklerosia, bihotzekoa, garuneko odolustea eta giltzurrunetako kalteak. Hipertentsio mota batzuk sendatu egiten dira, eritasun eragilea sendatuz gero, baina gehienetan presioa jaitsarazteko sendagaiak behar izaten dira luzaroan.