Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hipias

Atenasko tiranoa K.a. 527tik 510era (K.a. 490ean hila). Pisistratoren seme zaharrena. Bere anaia Hiparkorekin batera agindu zuen. aitaren erara adiskidetasunzko politika bideratu zuen auzoekin; baina persiarren mehatxuak eta Espartaren gorakadak jarrera aldarazi zioten. Harmodiok eta Aristogitonek prestatutako hilketaren ondorioz, Hipiasen anaia hil zen, eta zapalkuntzak eta erasoak aurrera eraman zituen Hipiasek harrezkero. Alkmeonidek eraso egin zion Atenasi espartarren laguntzaz, eta herriarren oniritzia galdua zuenez gero, Hipiasek erbestera joan beharra izan zuen Janpsakora. Handik Sardes-era joan zen, Darioren gortera. Dariok greziaren aurka borrokatu zenean, Hipias haren aldean zihoan. Maratoneko guduan esku hartu zuen, eta persiarren gudarosteak erretiratzerakoak hil zen.