himenoptero
izond. Zool. Izen bereko ordenako intsektu murtxikatzaileez esaten da. Ahoa murtxikatzeko egokitua dute. Bi hego pare dituzte, eta biak mintz gardenekoak. Mota gehienak iletsuak dira, eta bularraldearen eta sabelaldeko lehen segmentuaren artean loturako atal berezirik ez dute. Himenopteroen ordenak 70 familia inguru biltzen ditu bere baitan: apidoak, bespidoak eta ponpilidoak, besteak beste.