Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hierro del Real, José

Espainiar poeta (Madril, 1922 - Madril, 2002). 1947an argitaratu zituen lehenengo bi poema liburuak: Tierra sin nosotros (Lurra gu gabe) eta Alegria (Poza). Indar dramatikoa antzematen zaio Hierroren poesiari, eta gehiegikeria erretorikoak arbuiatzen zituela. Lekukotasuna eta intimismoa lantzen zituen, eta ardura berezia erakutsi zuen denboraz eta oroimenaz. Harenak dira: Con las piedras, con el viento (1950, Harriekin, haizearekin), Quinta del 42 (1952, 42ko kinta), Estatuas yacentes (1955, Estatua etzanak), Libro de las alucinaciones (1964, Eldarnioen liburua). 1974an bere ordu arteko liburu guztiak bildu zituen Lo que sé de mí (Neure buruaz dakidana) izeneko bilduman. Azken lanak: Agenda (1991); Prehistoria literaria (1992, Literatura historiaurrea); Cuaderno de Nueva York (1998, New Yorkeko koadernoa). 1998an, Espainiako letretako sari nagusia eman zioten, Literaturako Cervantes saria, eta 1999an, Espainiar Errege Akademiako kide hautatu zuten.