Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hieroglifiko

izond. Idazkerez mintzatuz, zeinu fonetiko edo alfabetikoetara jo gabe, hitzak edo ideiak adierazteko irudiak eta ikurrak erabiltzen dituena. Egiptoar idazkeraz esaten da, batez ere, baina izen hori bera eman zaie Mexikoko, Ameriketako, Asia Txikiko eta beste zenbait herritako monumentu zaharretako hormetan aurkitu diren idatziei. Egiptoko hieroglifikoak K.a. 3800-600 bitarteko urteetan eginak dira eta, gutxi gora behera, 1700 irudi erabili ziren; bi idazkera molde erabili ohi ziren: hieratikoa eta demotikoa. Rosetta-ko harriaren idatziak aztertuta lortu zen hieroglifikoen esanahia argitzea XIX. mendearen lehen urteetan. || Idazkera molde horretan erabiltzen den zeinu edo irudietako bakoitza. || Denborapasa jokoetan esaldi bat adierazteko erabiltzen den zeinu multzoa.