Hieron IIa
Sirakusako erregea (K.a. 306 - 215). Sizilia sakailatzen zuten mamertinarrak garaitu ondoren (269), erregetza beretu zuen 265an. Mamertinarrek erromatarrengana jo zuten laguntza eske, eta Hieron-ek, haiei aurka egin ahal izateko, kartagotarrei dei egin zien. Hala hasi zen I. Gerra Punikoa. 264an erromatarrek garaiturik, sirakusatarrek bakezkoak egin zituzten Erromarekin. Haren ondorioz, Sirakusako biztanleak bake eta oparoaldi luzean bizi izan ziren.