hidrozoo
iz. eta izond. Zool. Knidarioen edo zelenterodunen filum-eko izen bereko klaseko metazooez esaten da. Bi aldi izaten dituzte bizitzan, polipo aldia eta marmoka aldia. Barrua ez dute beste zelenterodunek bezala ziskuetan banatua, zisku bakarra baitute. Marmoka aldian eszifozooak baino askoz txikiagoak dira. Batzuk bakarka bizi dira eta besteak taldeetan edo kolonietan.