hidrozefalia
iz. Med. Burezurreko husgunean isurkari zefalorrakideo gehiegi pilatzea ezaugarritzat duen eritasuna. Isurkari horrek aldamenean buruko muinak estutzen ditu, eta horren ondorioz oinaze handi iraunkorrak sortzen dira. Aldi berean, burezurra zapaltzen du, eta behar bezala hezurtua ez baldin badago, haurrengan adibidez, burua handitzea eragiten du. Era askotako eragileek sor dezakete: sortzetiko forma okerrak, burezurreko traumatismoak, burezur barruan izaten diren handitzeak, eta abar. Ohiko sendabidea ebakuntza da.