Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidroxilo

iz. Kim. Erreakzio kimikoetan atomo bakar baten gisa jokatzen duen –OH erroa. Balentzia 1 du, eta uretan, hidroxidoetan, alkoholetan eta beste gai askotan egoten da. Hidroxiloa duen molekula ez organiko bat (sodio hidroxidoa, NaOH, adibidez) disoluzio batean ioitzen denean, OH erroak karga negatibo bat hartzen du, eta horri hidroxilo ioia deitzen zaio (OH-). Ioi hori izatearen ondorio dira hidroxidoek ur disoluzioetan dituzten tasunak.