Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hiena

iz. Asiako eta Afrikako ugaztun haragijalea, zakurraren antzekoa, gauzalea (Subfam. Hyaeninae). v Hiena orbanduna (Crocuta crocuta). 145 cm inguru luze, 75 cm inguru garai eta 65-75 kg izan daiteke. Buru handia, mutur motza, belarri labur biribilak eta masail hezur sendo indartsuak izaten ditu. Ile motz trinkoa du, kolorez grisa, orban beltz askokoa. 110 bat egun egoten da ernari eta 1 edo 2 ume egiten ditu aldiko. 15 urte inguruko bizia izaten du. Saharako mugetatik beherako lurraldeetan bizi da. Animalia belarjaleak jaten ditu batez ere. v Hiena zerrendaduna (Hyaena hyaena). Hiena orbanduna baino txikiagoa izaten da, metro bete luze, gutxi gorabehera. Ile sarri luzea du, bizkarrean batez ere, kolorez grisa eta zerrenda beltzekoa. Gauez irteten da janari bila. Ardiak, ahuntzak eta zakurrak jaten ditu. Afrikako eskualde batzuetan eta Asia Txikitik Indiara bitarteko lurraldeetan bizi da.