hidroponiko
izond. Teknol. Hidroponia bidezkoa. v Landaketa hidroponikoa. Lurraren ordez landarearen bizitzarako beharrezkoak diren elikadura soluzioak, edo sarriago, kimikoki indargeak diren sustrato artifizialak erabiltzen dituen landaketa teknika. Landaketa hidroponikoa urtaro guztietan egin daiteke. Landarearen zainak elikadurazko soluzio batean edo landarearen elikadurarako beharrezkoak diren gaiez hornituta dagoen sustrato hil batean (goroldio, hondar, plastikozko apar, zerrautsean, etab.) sartzen dira. Landarea zuzen haz dadin, zurtoinak eta zainak sare metaliko baten bidez eusten dira. Landaketa hidroponikoaren bidez oso produktibitate handia lortzen da.