hidroplano
iz. Teknol. Ur gainean irristatuz mugitzen den itsasontzia, oso motor indartsuak dituena. Itsasontziak duen helize batek bultzatuta lastertasuna handitzen doan eran, branka altxatu egiten da, eta itsasontziak planeatu egiten du ur gainean bi alboetan dituen hegalei esker. Orduko 110 kilometroz goitiko lastertasuna lor dezake. Enrico Forlanini ingeniari italiarrak egin zuen lehen hidroplanoa 1905. urtean.