Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidroperoxido

iz. Kim. Molekuletan HO.O– funtzio saila duen gai organikoetako bakoitza. Hidroperoxidoak isurkari lehergaiak dira, eta katalizatzaile gisa erabiltzen dira polimerizazioetan. Hidrokarburoak edo Grignard-en konposatuak oxigenoarekin erreakzionaraziz, eta olefinak ur oxigenatuarekin ingurune sulfurikoan elkartuz lortzen dira. Aldehidoekin eta azidoen haluroekin erreakzionatzen dute.