hidronio
Kim. Hidroxonio ioia; ur molekula bat protoi batekin konbinatzean eratzen den ioia (H3O+). Uretan eta ur disoluzio guztietan aurkitzen da. Sarritan H+ sinbolo hutsez adierazten da. Disoluzioetan OH- ioiarekin batera agertzen da beti. Disoluzio batean dagoen hidroxonio ioien kontzentrazioa disoluzio horren azido edo base zenbatekoa mugatzeko erabiltzen da. Hidroxonio ioien kontzentrazioa litroko 1 x 10-7 molekoa baino handiagoa baldin bada disoluzioa azidoa da; alderantziz gertatzen bada, hau da, txikiagoa baldin bada, disoluzioa basikoa da. Ioi horien kontzentrazioa litroko 1 x 10-7 molekoa baldin bada disoluzioa neutroa da.