Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

heresia

iz. Erlijio katolikoan, Elizak dogmen aurkakotzat jotzen duen dotrina edo iritzia. Zuzenbide Kanonikoaren arabera, heresia formala egiten du bataiatua izan dela jakinda, egoskortasunez edo setaz Elizaren dogmak ukatzen dituenak, eta hura automatikoki eskumikatua izaten da; heresia materiala egiten duenak, berriz, dogma ez du era egoskor eta formalez ukatzen, eta hori ez da automatikoki eskumikatua izaten. Heresia nagusienen artean arrianismoa, monofisismoa eta jansenismoa aipa daitezke.