Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

herero

iz. Etnogr. Namibiako Hereroland lurraldean bizi den Afrikako izen bereko herri beltzeko kidea. Herero talde gehienek abere hazkuntzan dihardute, baina XIX. mendean, Europarekin izandako harremanak zirela medio, talde batzuk nekazari egin dira. Klanetan bereizita bizi dira, talde bakoitzak bere agintaria duela. Bantu hizkuntzaz mintzatzen dira.