Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hergé

(Jaiotza izenez, Georges Rémi). Belgikar komikigile eta gidoigilea (Brusela, 1907 - Brusela, 1983). Tintin pertsonaiaren sortzailea. Irudi sinple eta errealistak erabiliz, protagonistari lagun egiten dioten ondo moldaturiko beste zenbait pertsonaia sortu zituen: Milu txakurra, Haddock kapitaina, Tornasol irakaslea, etab. 1929an hasi zen 23 aleko komiki sail hori, eta harrezkero hogeita hamarren bat hizkuntzatara itzuli da. Abentura horiek, bestalde, marrazki bizidunetara ere eraman dira. Komikiaren alorrean Bruselako eskola edo belgikarra deituaren sortzaile da Hergé.