Hérelle, Georges
Frantses idazlea (Pougy-sur-Aube, Champagne, 1848 - Baiona, 1935). Filosofia irakatsi zuen Baionako Lizeoan, eta Europan eta Afrikan barrena ibili zen ondoren. Euskal antzerkiaz arduratu zen, Zuberoako pastoralez nagusiki, nahiz euskara gutxi zekien; itzulpenen bidez lan egiten zuen gehienbat. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) eta Gure Herria aldizkarietan argitaratu zituen Zuberoako antzerkiari buruzko lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Canico et Biltchitine (frantsesez eman zuen xaribari hori, Zuberoako antzerkiari buruzko ohar batzuekin batera,1908, eta gero G.Arestik euskaratu zuen), Etudes sur le théâtre basque. La représentation des pastorales basques à sujets tragiques (1922, Euskal Antzerkiari buruzko ikerketak. Gai tragikoak dituzten Euskal Herriko pastoralen errepresentazioak), Les charivaris nocturnes dans le Pays Basque Français (1924, Gaueko xaribariak Ipar Euskal Herrian), Le théâtre comique des basques (1925, Euskaldunen antzerki komikoa), Les pastorales à sujets tragiques considérées littérairement (1926, Gai tragikoko pastoralak literatura aldetik), Études sur le théâtre basque. Le répertoire du théâtre tragique (1927, Euskal Antzerkiari buruzko ikerketak. Antzerki tragikoko gaiak) eta Grand Catalogue des pastorales à sujet tragique; Les théâtres ruraux depuis le Moyen-Age jusque à nos jours (1928, Gai tragikoko pastoralen Katalogo Handia. Herri antzerkia Erdi Arotik gure egunak arte.).
- Heredia, José María
- Heredia
- Heredia
- Hereford and Worcester
- hereje
- Hérelle, Georges
- heren
- herenegun
- herengusu
- herenkusi
- herensuge