Heredia, José María
Kubatar idazlea (Santiago, 1803 - Mexiko, 1839). Zuzenbide ikasketak egin zituen. Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen Espainiako gobernuaren aurka konspiratzeagatik (1823). Handik bi urtera Mexikon hartu zuen bizilekua. Herediaren poesia erromantizismo aurreko eskolan sailkatu izan da. Haren poema liriko ezagunak dira: Al Niágara (1824) eta En el Teocalli de Cholula. Independentzia gogoarekin batera, izadiari buruzko gogoeta dira haren gai nagusiak. Halaber, kazetari, antzerkigile eta itzultzaile lanak egin zituen.