Hereford and Worcester
Britainia Handiko konderria, Ingalaterrako mendebalean, Gales-ekin muga egiten duena. 3.927 km2; 645.000 biztanle. Hiriburua: Hereford (47.000 biztanle). Antzinako Herefordshire eta Worcestershire konderriak 1974an bat egitean sortua da. v Hereford arraza. Britainia Handiko behi arraza, Herefordshire konderrian jatorri duena. Haragitarako behi gorriak dira, hanka eta buru zurikoak. Munduan zehar haragitarako arrazetan zabalduena da, herrialde anglo-saxoietan eta Hego Ameriketan batez ere.
- heredero
- Heredia, José María de
- Heredia, José María
- Heredia
- Heredia
- Hereford and Worcester
- hereje
- Hérelle, Georges
- heren
- herenegun
- herengusu