iz. Astr. Eguzkiari behatzeko erabiltzen den teleskopioa. Eguzkiari begi hutsez begiratzerik ez dagoenez gero, helioskopioak prisma batzuk ditu Eguzkitik iristen den argiaren zati handi bat islatzeko; era horretan begietara iristen den argiak ez die kalterik egiten begiko organoei.