Helgoland
(Antzina Heligoland). Ipar Itsasoko uharte txikia (35 ha), Elba ibaiaren bokalean, Holsteingo itsasertzean. Itsasoak indarrez jotzen baitu, IX. mendetik lurraren lau bosten jan dizkio. Turismoa. v Historia. 1714tik 1807ra arte Danimarkako parte izan zen; gero, Britainia Handiaren mende egon zen, harik eta 1890ean Alemaniari Zanzibar-en truk eman zion arte. Bi mundu gerren artean alemaniarrek uhartea gotortu eta itsasoko base nagusi bat ezarri zuten bertan.