Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heliadeak

(Gr. Heliades). Mit. Heliosen seme-alabak. Zeusek jaurtiriko tximistak jota Faeton Po ibaira hilda erori zenean, haren bost arrebek anbarrezko negarra egin zuten. Haietaz gupida izanik, jainkoek Po ertzetako lertxun bihurtu zituzten. Anaiak astrologo handiak izaki, urtea sasoietan eta denbora egunetan eta orduetan banatu zituen.