Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heidelberg

Alemaniako hiria (Baden-Württemberg), Odenwaldeko hegoaldean, Neckar ibaiaren ezkerreko ertzean. 135.800 biztanle. Unibertsitate ospetsua, 1386an sortua. Hainbat garai eta moldetako eraikuntzaz osaturiko gaztelua: Oton Henrikeren jauregia (XVI. mendea), Frederikoren jauregia (XVII. mendea), Ruprecht-en jauregia (XV. mendea). Antzinako etxeak ditu gaztelupean. Batez ere egoitza hiria da, zenbait industria txiki izanik ere (ehungintza, xaboia, eraikuntza mekanikoak, zeramika). v Historia. Palatinatuko Hautesleen egoitza XIII. mendetik. Bertako unibertsitateak hiria famatu zuen, eta XVI. mendean kalbinismoaren gune nagusietako bat izan zen. Hiria eta gaztelua behin baino gehiagotan suntsitu dituzte frantsesek mendeetan zehar. Alemaniar erromantizismoan ere hiri entzutetsua izan zen.