Heguiaphal, Marcelin
Pastoral errejenta eta idazle zuberotarra (Sohüta, 1910 - 1996). Pastoral errejenta familia zahar bateko semea da, eta bere ere pastoral biltzaile, moldatzaile, eta errejenta ere izan da. Errejent gisa maiz lan egin du, bai gerra aurrean eta bai gerra ondoan, bai tradizioko pastoraletan, eta bai autore garaikideek idatzietan: Roland ou les Douze Pairs de France, 1936an; Robert le Diable, 1351n; Jeanne d’Arc, 1352an; Napoléon 1er, 1953an; Üskaldünak Ibañetan (d’Andurain eta de Mendittek 1908an-edo idatzia), 1954an; Berterrech (Etxahun Irurik idatzia), 1958an; Zantxo Azkarra (Etxahun-Irurirena), 1963an, eta, berriz, 1973an; Santa Grazi (J. Cazenaverena), 1976an; Aymonen lau semik, 1984an (P. Heguiaphalekin batean). Euskaltzain urgazlea da.
- hegodun
- Hego-mendebaleko Afrika
- hego-sartalde
- hego-sortalde
- hegotar
- Heguiaphal, Marcelin
- Heguy, Julien
- heia
- heiagora
- Heidegger, Martin
- Heidelberg