Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heilongjiang

Txinako probintzia, ipar-ekialdeko eskualdea (Mantxuria) osatzen duten hiruretako bat eta Siberiarekin muga egiten duena (Hei-lung Txiang edo Amur ibaia). 463.600 km2; 32.000.000 biztanle. Hiriburua: Ha-erh-pin (Harbin). Sortaldean lur emankorrak ditu; sartaldean, berriz, ia basamortu hutsa da (Barne Mongoliarekiko muga). Harrikatz  eta burdin-mineral asko du. Hango siderurgiari esker, Txinako eskualde industrialik garatuenetakoa da gaur egun. v Historia. Japoniarrek Man-txu-kuo zeritzan estatua sortu zuten probintzia horretan 1932tik 1945era. v Siberiaren eta Txinaren arteko muga markatzen duen ibaiak izen bera du txineraz (“herensuge beltzaren ibaia”). Ibai berari Amur deritza buriat hizkuntzaz, eta mantxueraz, berriz, Sakhalin.