Hegoburu
iz. Hegoaldeko lurburua. || Hegoburu inguruko eskualdea. v Lurraren errotazio ardatzaren inguruko gunea Antartikan, 2.800 m-ko garaiera duena. Amundsen norvegiar esploratzailea heldu zen lehen aldiz Hegoburura 1911. urtean. v Hegoburuko oboa. -66° 33’-ko paraleloa. Paralelo horrek hartzen ditu Hegoburutik aldenduen dauden eta, neguko solstizioan gauerdiz, Eguzkia ikusgai den Lurreko puntu guztiak.