hego 1
iz. Hegaztiek, saguzarrek eta intsektuek hegan egiteko dituzten organoetako bakoitza. || Hegoaldetik datorren haize beroa. || Haize hego. Hegoa. || Hego-ekialde. Ostertzeko puntua, hegoalde eta ekialdearen arteko bitartearen erdian dagoena. || Hego(-)haize. Hegoa. || Hego-mendebalde. Ostertzeko puntua, hegoalde eta mendebaldearen arteko bitartearen erdian dagoena. v Zool. Ornodunen hegoak aurreko gorputz adarren bilakaeraren ondorio dira. Txoriek gorputz adarretan aldaketak izan dituzte: behatzak txikituak dituzte eta besoaren aurrealdea oso luzatua. Hegaldi oso bizkorrak eragiten dituzten hegoak badira (enararenak) eta eragin gabe hegan egitekoak ere bai (saiarenak). Pinguinoek igeri egiteko erabiltzen dituzte hegoak. Saguzarrak, hegan egin dezakeen ugaztun bakarrak, eskuetako eta besoetako hezur luzeak mintz batez ditu lotuak. Intsektuen hegoek mintz tolestuak dituzte, eta gehienek bi hego pare dituzte, euliek lehenengo parea besterik mugitzen ez duten arren, eta kakalardoek bigarrena. Intsektuek alde bakoitzeko hego parea batera mugitzen dute, baina burduntziarenak ez dira era horretara mugitzen; aldiz, hego bakoitza bere erara igitzen da. v Aeron. Airean dabiltzan gorputzen euskarria. Luzetara jotzen duen aireak gorantz eragiten dio hegoari, eta era horretan tresnaren oreka lortzen da. Aire laster horrek berak traba egiten dio hegoari aurrera egiteko, baina airean eusteko egiten duena baino indar gutxiagorekin. Hegazkin txikien hegoen egitura hasieran zurezkoa eta metalezkoa zen, eta estalkia oihalezkoa, baina gaur egun ia denetan oso osorik da metalezkoa. v Hego txikia. Hego baten txopa aldean dagoen eranskina, hegazkinak norabidea aldatzeko erabiltzen duena. Hegazkinaren lemaren osagai laguntzailea da hego txikia.