Hego Euskal Herria
Espainiako estatuaren barnean dauden lau euskal herrialdek (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) osaturiko multzoari eman ohi zaion deitura. Geografiari dagokionez ez da izen zuzena guztiz, Bizkaia eta Gipuzkoako eremu zabalak Nafarroa Behereko eta Zuberoako eremu asko baino iparralderago baitaude. Baina Frantzia eta Espainiaren arteko muga politikoaren alde biei begiraturik, asko zabaldu da, azken urteotan batez ere, izen hori.
- hegi
- hegigo
- hegikatu, hegika, hegikatzen
- hegikatze
- hego 2
- Hego Euskal Herria
- hego 1
- Hegoafrika
- hegoafrikar
- hegoalde
- Hegoburu