Hayworth, Rita
(Bere izenez Margarita Carmen Casino). Estatu Batuetako zinema antzezlea (New York, 1918 - New York, 1987). Abeslaria eta dantzaria izan zen 1935. urtean zineman lanean hasi zen arte. Arrakasta iritsi zuen Only angels have wings (1939) eta Blood and sand (1941, Odola eta harea) filmetan, baina Gilda (1946) filmean egindako lanak egin zuen mundu osoan ezaguna, eta erotismoaren eredu bihurtu zen. Beste film askoren artean, aipatzekoak dira: Shangai-ko dama (1947), Separate tables (1959), The wrath of God (1972), etab.