Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hazara

iz. Afganistango erdialdeko mendietan bizi den izen bereko mongoliar herriko kidea. 1.650.000 kide inguruk osatzen dute hazara leinua; Afganistanen bizi dira gehienak baina badira Iranen eta Pakistanen bizi direnak ere. Bi talde nagusi bereizten dira: mendebalekoa eta ekialdekoa. Mendebalekoak nomadak dira, musulman sunitak. Ekialdekoak harresiz inguratutako herrixkatan bizi dira, nekazariak dira eta erlijioz musulman xiitak dira gehienak.