Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harrison, Tony

Britainiar poeta eta itzultzailea (Leeds, 1937). Haurtzaroko oroitzapenak eta hainbat herrialdetara egindako bidaiak erabili izan ditu inspirazio eragingarritzat bere poema liburuetan: Continuous (1981, Etengabea), Loving memory (1987, Maitasunezko oroimena), V and other poems (1990, V eta beste poema batzuk). Racine, Molière eta Eskiloren obrak ingeleseratu ditu.