Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harrison, Rex

Ingeles zinema eta antzerki antzezlea (Derry House, Chesire, 1908 - Lancashire, 1990). Antzezle hoberenaren Oscarra eman zioten 1964. urtean My Fair Lady filmean egin zuen lanagatik. Egin zituen beste film askoren artean, aipatzekoak dira: St. Martin’s Lane (1939), The citadel (1943), Blithe spirit, Ana eta Siam-go erregea (1947), The foxes of Harrow, Midnight lace, Kleopatra, etab.