Harris, Zellig Sabbetai
Estatu Batuetako hizkuntzalaria, jatorriz ukrainarra (Balta, 1909 - New York, 1992). Estatu Batuetara emigratu (1913) eta bertako herritar egin zen 1921ean. Pennsylvaniako unibertsitatean irakasle izan zen; distribuzionalismo deituriko hizkuntzalaritza teoria azaldu zuen. Haren arabera, hizkuntzaren deskribapenak ez du gutxieneko unitateetan oinarritu behar, katea mintzatuaren barneko banaketa aukeretan baizik (Methods in Structural Linguistics, 1957). Halaber, perpausaren mugatik haragoko analisiaren teorizatzailea eta transformazioaren kontzeptuaren sortzailea izan zen. Hartatik abiaturik, gero N. Chomskyk, Harrisen ikasle izanak, gramatika sortzaile bihurtzailea taxutu zuen.
- harrinabar
- harripe
- Harris, Emmylou
- Harris, Marvin
- Harris, Richard
- Harris, Zellig Sabbetai
- Harrison, George
- Harrison, Rex
- Harrison, Tony
- harritasun
- harrite