Harrison, George
Britainiar rock musikaria (Wavertree, Liverpool, Ingalaterra, 1943 - Los Angeles, 2001). The Rebels taldeko kidea izan zen 1956-1958 bitartean, Quarrymen taldekoa 1958-1962 bitartean, eta The Beatles talde ospetsuko gitarra-jotzailea 1962-1970 bitartean. Bakarlari gisa, All Things Must Pass diskoa kaleratu zuen 1970ean. Indiako kulturak eta musikak eragin handia izan zuen bere bizitzan eta karreran. 1971n bi kontzertu antolatu zituen Bangladeshko behartsuen alde. Beste lan batzuk: Wonderwall (1968), Concert for Bangladesh (1972), Dark Horse (1974), 33 1/3 (1976), George Harrison (1979), Gone Troppo (1982), Cloud Nine (1987), Live in Japan (1992).