Haranburu Altuna, Luis
Gipuzkoar idazle eta argitaldaria (Alegia, 1947). Saturrarango apaizgaitegian, Donostian eta Parisen egin zituen Humanitate eta Filosofia ikasketak. 1972. urtean hasi zen literatura lanak argitaratzen, Zeruko Argia, Anaitasuna eta Madrilgo Triunfo agerkarietan. Besteak beste, hainbat pertsonaiari buruzko antzerki lanak osatu ditu: Zumalakarregi (1986), Loyola (1986), Sabino (1986), Lancre (1987-1994), St. Cyran (1987) eta St.Cyran, Jainkoa gorderik (1992, BBK-Euskaltzaindia saria). Narratibari dagokionez, besteak beste Bestiard bat (1999) eta Seme (1999) eleberriak argitaratu ditu. Itsasoak ez du esperantzarik bere 1972ko eleberriaren beste bi argitalpen ere egin ziren 1987 eta 1994an. 2000. urtean Baleen kantua eta Historia de la alimentación y de la cocina en el País Vasco lanak eman zituen argitara. Argitaratzaile bezala, Haranburu Argitaletxea sortu zuen, 1974an, eta Hiria argitaldari berria, 1999an; 1999-2000 urteetan hainbat genero eta gaitako hirurogeitik gora liburu eman zituen argitara.
- Haran, Ximun
- haran
- Harana
- Haranbeltz
- Haranbure
- Haranburu Altuna, Luis
- Haranburu, Joannes
- Haranburu
- Haraneder, Joannes
- Harappa
- Harar,