Harappa
Pakistango Panjabeko aztarnategi protohistorikoa. Indoko zibilizazioa deiturikoaren gunea. Adreiluzko harresia eta antolamendu erregularra izan ohi dute zibilizazio horretako hiriek. Oraino ondo ezagutzen ez bada ere, Harappak K.a. 3.000 urte inguruan iritsi omen zuen bere goren puntua. Uholdeek eta tribu afganiarrek suntsitu bide zuten K.a. 1500 urte inguruan.