Haranbeltz
Izura-Azme udalerriko auzoa (Nafarroa Beherea). Aipagarri dira XII-XIII. mendeetako San Nikolas kapera erromanikoa eta hilerriko hilarriak. v XII. mendea baino lehen, prioretxea eta erietxea zeuden Izurako Haranbeltzen, Donejakue bideko erromesen zerbitzura, eta bertako prioreak bere lekua zeukan gorteetan, eliztarren artean. Frantziako iraultzaren ondoren, zibilen eskuetara igaro ziren Haranbeltzeko ondasun guztiak.