Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haizea

Euskal musika taldea, desagertua gaur. Haizea taldeko kideak ziren Xabier Lasa (gitarra), Gabriel Fernandez Barrena (kontrabaxua), Karlos Busto (bateria eta perkusioa), Amaia Zubiria (ahotsa) eta Txomin Artola (gitarra eta ahotsa). Hasieran Txomin Artolaren kantak abesten zituen taldeak, baina geroago herri kantak eta bertan sortutakoak izan ziren taldearen oinarri. Lehen diskoa atera ondoren, Txominek taldea utzi zuen bakarkako bidetik jarraitzeko. Harrezkero beste disko bat argitaratu zuen Haizeak, Hontz gaua, eta haren ondoren desegin zen taldea.