haize
iz. Eguratsaren higidura; higitzen den airea. Haize zakarra, eroa. Haize erasoa, erauntsia. Haize zirimolak, zurrunbiloak. Haize hutsuneak. Ipar haizea, Hego haizea. Haize hegoa: Hego haizea. Haizea jaso du, atera du (edo da). || Pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. || Irud. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. || Haize alde. adlag. Ipar. Aldeko haizearekin. Haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana. || Haize kontra. adlag. Kontrako haizearekin. || Haize albo. adlag. Alboko haizearekin. || Haize egin. Hautsari txukun haize eginda. || Haize eman. Haize egin, putz egin. || Haize-babes. izond. Haizearen babesean dagoena. || Haize(-)bolada. Haizealdia. || Haize(-)errota. Haizeak ibilarazten duen errota; garia eta antzeko laboreak haizatzeko tresna handia. || Haize arka. Oletan, hauspoen ordez zenbaitetan erabiltzen zen tresna, kutxa gisako baten barruan ura darion hodi batek osatua. || Haize(-)burrunba (Lap. eta BNaf.), zirimola, zurrunbilo. Haize zirimolak, zurrunbiloak, burrunbak. || Haize hego. Hego haizea. || Haize(-)orratz. Kanpandorretan-eta kokaturik, haizearen norabidea adierazten duen tresna, askotan oilar itxura duen metalezko pieza birakor batek osatua. ik. haizorratz, tinpla. || Haize arrosa. Hogeita hamabi puntatako izar moduko baten irudia, norabide nagusiak irudikatzen dituena. || Haize kirri. Meteorol. Haize leuna; itsasaldeko haizea, egunez itsasotik lurrera eta gauez lehorretik itsasora datorrena. || Haize-laster. iz. Higitzen den haize masa. Deusek ez du gaitz gehiago egiten hezetasunak eta haize-lasterrak baino. || Haize(-)oihal. Oihal gogorrezko zatia, gehienetan puska josiez osatua, haizeak eragiten dionean ontzia mugiarazteko antolatua. ik. bela. || Haizea poparean. Poparean datorren haizea: popatik datorren haizea. || Haize zapi. Haize oihala. || Haize ontzi. Bela ontzia. || Pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu. || Irud. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. || Ez dakit zer haizek jo duen halako astakeriak esateko. (Zerbait egiteko) haizeak erabili: asmoak erabili. Haizeak eman (norbaitek norbaiti): asmo eroak eragin. Haizezko dorreak. Haize berria(k): eraberritzea adierazteko esapidea. Haizeak saldu: larri ibili. Haizea ere ikusten du gure txakur txiki horrek. || Esaerak: haizea nora, kapa hara. Laguna, izorra adi airez, erdiko haiz haizez. Seroretara zautan gogoa, ezteietara haizeak naroa. || Norbaiti aldegiteko agintzeko erabiltzen den hitza. Haize hemendik! ik. alde, aire. v Meteor. Haizea eguratsean gertatzen diren tenperatura eta presio aldaketen ondorioz sortzen da, eta eragin handia du kliman eta eguraldian. Airea presio handia dagoen eremu batetik presio txikia dagoenera joaten denean sortzen da haizea. Presio aldaketak horizontalak edo goitik beherakoak izan daitezke. Lur gainetik gertu, haizeak presio txikien eta handien inguruan ibiltzen dira, zikloiak eta antizikloiak hurrenez hurren. Presio txikien inguruan erlojuaren zentzuaren kontra jira egiten dute iparraldeko hemisferioan eta erlojuaren zentzuan hegoaldeko hemisferioan; presio handien inguruan berriz, haizeak kontrako zentzuan jotzen du. Lurraren inguruko haizeari zirkulazio orokorra esaten zaio, eta hori da latitudeetako presioaren eragilea, haize mugimenduena eta klimarena. Lurraren azaletik gertu badira beste haize mota batzuk geografiarekin eta topografiarekin zerikusia dutenak: itsas haizea, ipar haizea eta mendi haizea dira horietan ezagunenak. Beti zentzu berekoa denari haize iraunkorra esaten zaio (alisioak, mendebalekoak eta Iparburukoak); aldizkakoa zentzu batean eta bestean jotzen duenean (montzoiak); aldakorra etenak dituenean (sirokoa, mistrala). v Haize alisioak. Atmosferako zirkulazio orokorreko haize-lasterrak dira. Ozeanoen gainetan jotzen dute, beti zentzu berean, ekuatorearen bi aldeetan (ekuatoretik 30°tako latituderainoko tartean). Iparraldeko hemisferioan, haize alisioek hego-mendebaleko zentzuan jotzen dute. Hegoaldeko hemisferioan, haize alisioek ipar-mendebalerantz jotzen dute. Haize alisioen bi sistema horien artean, ekialdeko haize motelen eremu bare bat dago. v Haize tunela. Teknol. Haize-laster neurtuak sorrarazteko tresna, airean egiten diren mugimenduen gorabeherak eta mugitzen ari den airean hegazkinen eta beste makinen erresistentzia aztertzeko erabiltzen dena. Haize tunelak lastertasun txikikoak edo handikoak izan daitezke (hotsaren lastertasuna gutxi gorabehera), hotsaren lastertasunaz goitikoak (hotsaren lastertasuna baino bost bider gehiago eta areago) eta hipersonikoak (lastertasunik bizkorrena). v Eguzki haizea. Astr. Gas ioituen jarioa, Eguzkitik tenperatura handian eta lastertasun handian irteten dena. Eugene Parker Estatu Batuetako fisikariak aurkitu zuen. v Haize mina. Med. Sabeleko eta hesteetako gehiegizko gasa, ahotik eta uzkitik kanporatzen dena.