Haizebeko Uharteak
(Fr. Iles de Vent). Antilla Txikietako uhartedia, Venezuelako iparraldearen parean dagoena. Blanquilla eta Los Hermanos, Los Testigos, Margarita, Tortuga, Orchila, Los Roques, Aves, Bonaire, Curaçao eta Aruba uharteek osatzen dute uhartedia. v Ingelesen arabera, Haizebeheko Uharteak (Leeward Islands) Uharte Birjinetako ekialdetik Dominicanako iparralderaino iristen diren uharteak dira: Saba, San Eustaquio, San Martin, Guadalupe, Deseada, Antigua, Anguilla, Saint Kitts eta Nevis, eta Montserrat. Sumendi izandakoak dira uharte hauek, klima tropikala dute, eta lehorteak izaten dira askotan.